BCAMek euskaraldiarekin bat egiten du

  • Ekimenaren sustatzaile gisa, ohiko harremanetan euskararen erabilera bultzatuko du zentroak

Matematika Aplikatuen Euskal Zentroak, BCAMek, bat egin du Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimenarekin erakunde laguntzaile gisa. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko den Euskaraldiak euskaltzaileen hizkuntza ohituretan eragitea du helburu, euren eguneroko bizitzan euskara gehiago erabili dezaten.

Euskal Herriko hainbat euskaltzale elkartek jarri dute martxan 11 egunetan zehar herritarrak Ahobizi eta Belarriprest bihurtu nahi dituen ekimen hau. Ahobizi ulertzen duten guztiei euskaraz hitz egiten dieten lagunak dira, eta ezezagunei lehenengo hitza, gutxienez, euskaraz egingo dietenak. Belarriprest, aldiz, gutxienez euskaraz ulertzen duten kideak dira, gainerakoei euskaraz aritzeko gonbidapena luzatzen dietenak.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra Ahobizi eta Belarriprest bihurtzera gonbidatzen ditu BCAMek bere kideak, eta baita zentroaren eguneroko bizitzan euren artean euskara gehiago erabiltzera.