Notice: wp_add_inline_script ha sido llamada de forma incorrecta. No pasar etiquetas <script> a wp_add_inline_script(). Por favor, visita Depuración en WordPress para más información. (Este mensaje fue añadido en la versión 4.5.0). in /var/www/html/wordpress/wp-includes/functions.php on line 5665

Eskutoideak zer diren azaldu digu Jone Uriak Euskadi Irratiko ‘Faktoria’ saioan

Uda honetan, Granadako Unibertsitatean, zelula epitelialen forma deskribatzen duen forma aurkitu dute: eskutoidea. Jone Uria bertsolaria izateaz gain, matematikaria da eta BCAMen ari da doktoretza ondorengoa egiten eta eskutoideak zer diren azaldu du ‘Faktoria’n.

Eskutoideak «zelula epitelialak deskribatzen duen forma dela deskribatu dute», adierazi du Uriak. Hiru dimentsiotakoak dira eta ‘Lego’ko figurak izango balira bezala daude bata bestearekin lotuta. Aztertzeko bi dimentsiotakoak baino zailagoak dira. Prisma forman elkartuta zeudela uste zen. Goian eta behean geratzen ziren zelulen diagramak hasi ziren aztertzen eta diagrama ezberdinak zituztela ikusi zuten. Hori, ordea, ez zen posible zelulen forma prisma erakoa bazen. Forma irregularretan daude elkarri itsatsita, eta barruan ere puntak izan ditzakete.

 

Eskutoideei buruzko informazio gehiago ezagutu nahi duzu? Emaiezu begiratu bat hurrengo webguneei: